Maitane (Arrosa Sarea): “Korrika auzolan erraldoia da”
Atzo hasi zen 2019ko korrika, 21. edizioa, alegia. Garesen hasi eta Gasteizen bertan bukatuko da, hilaren 14an. AEK urrian hasi zen aurtengo korrika prestatzen eta herri osoa ekimenean irauli da, 130 boluntario baino gehiagorekin. Egun eskas batean hamaika gauza gertatu dira, hala nola, Garesko laiariak, herrian bertan ekitaldiak eta hitzaldiak, Ane Azkonari elkarrizketa etab.
Arrosa Sareko Korrikako komunikazio taldeko Maitane izan dugu telefonoaren bestaldean, korrikatik bertatik konexioa eginez. Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!