Maiatzaren 21ean emango dio amaiera Gure Esku Dagok Gasteizko sinadura bilketari, ekitaldi batekin
Hilabeteak eman dituzte Gasteizko hainbat herritarrekin batera erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua prestatzen. Ekitaldi eta jai giroan emango diote amaiera sinadura bilketari.
Gure Esku Dagok sinadura bilketa jarri du martxan Gasteizen, erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestu herritarra bultzateko eta “erabakitze eskubidearen gaia jendarteratzeko etaerabakitze eskubidea gauzatzearen prozesuan aurrera pausu bat emateko”, antolatzaileek adierazi dutenez”. Izan ere, 2019an, hiriburuetara egin nahi du salto Gure Esku Dagok, eta Angel Oiarbidek Hala Bediko Araba Hizpiden adierazi zuenagatik, “gaur egun, hiriburu aurreratuena da Gasteiz”.
Sinadura bilketan burubelarri dauden kideek adierazi dutenez, “adostutako testuak sentimendu eta ideologian aniztasuna barne hartzen ditu”. Manifestuan, gainera, “erabakitze eskubidea gauzatzeak libreago eta jendarte bezala hobeak” egiten gaituela defenditu dute.
Egun, atxikimenduak lortzeko, adierazpena zabaltze lanetan dago, Gasteiz hiriko txoko guztietara heldu nahian. Hori dela eta, zerrenda bat argitaratu dute, sinatu daitekeen lekuak espezifikatuz. Bertan aurki ditzakegu, besteak beste, hamar ikastetxe baino gehiago, euskaltegiak, taberna edota dena ezberdinak, alderdi politikoen eta sindikatuen egoitzak, ospitaleak edo Udaletxe berria. Hala ere, bi baldintza daude hau sinatzeko: 16 urte baino gehiago izan eta Gasteizen erroldatuta egon beharra dago.
Atxikimendua sinatzeko, bi baldintza bete behar dira: 16 urte baino gehiago izan eta Gasteizen erroldatuta egon; maiatzaren 21era arte sinatu daiteke.
Kanpaina maiatzaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Andra Maria Zuriaren enparantzan: 12:30tan hasiko da ekitaldia eta jaia egingo dute ostean. Bertan, adierazpenaren irakurketa gauzatzeaz gain, argazki erraldoia aterako dute. Gainera, goiz guztian zehar, kale animazioa, pintxo potea, eta bestelako ekimenak egongo dira erdialdean. Antolatzaileen esanetan, sinadura bilketari amaiera emateaz gain, “Gasteizek erabakitze eskubidearen alde emandako aurrerapausoak” ere ospatuko da.
Gasteizko ekitaldia eta egun batzuk beranduago, ekainaren 10ean, Herritarron Ituna aurkeztuko du Gure Esku Dagok Bilbon, galdera ikur erraldoi itxura izango duen mobilizazio batekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, “aurrera egiteko abiapuntua izango da, ez ezerren amaiera” Bilboko ekimena.
Parte hartze altua Araban, momentuz
2019a urruti geratzen bada ere, Gasteizko herri galdeketak aurrekari sendoak izango ditu Araban. Orain arte, hiru herri galdeketa egin dira herrialdean, Euskal Herriko batez besteko parte hartzea gaindituz; Aramaion, besteak beste, %50eko parte hartzea lortu zuen herri galdeketak. Maiatzaren 7ko herri agldeketetan ere, Urkabustaizen eta Aramaion, erraz gainditu zuten %32ko parte hartzea.
Erlazionatutako artikuluak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!