Mahai-inguru batekin itxiko du GKSk kontrol sozialari buruz hilabetez egin duten lanketa eta egitaraua
Asteazkenean, azaroak 30, egingo dute mahai-ingurua Gasteiz Txikin, 18:30etan. Hacker mugimenduko kide batek, Gasteizko campuseko militante batek eta APELeko kide ohi batek hartuko dute parte.
Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak kontrol sozialaren aurkako egitaraua aurkeztu zuen azaro eta abendurako. Antolatu dituztenen ekimenen artean, zineforuma eta fanzine kolaboratibo bat aurkeztu dituzte.
Programazioari itxiera emateko “Kontrol soziala esparru ezberdinetan: esperientziak eta hausnarketak” izenburupean mahai ingurua egingo dute, gaia alor ezberdinetan aztertzeko. Hiru hizlari izango dira: Hacker mugimenduko kide bat, Gasteizko campuseko militante bat eta APELeko kide ohi bat.
Ondoren, “Burgesiaren zelatariak saihestu eta suntsitu” fanzinea aurkeztuko dute.
Duela gutxi jakin izan da Gasteizko Udalak bi kamara berri instalatzeko asmoa duela 2023rako, inteligentzia artifizialean oinarritutako teknologia erabiliko dutenak. Urteak dira Gasteizen bigilantzia eta kontrolerako teknologien erabilera nabarmen areagotzen ari dela: segurtasun kameren hedapena, dronen erabilera poliziala edota udaltzainek soinean daramatzaten bodycamerak dira horren adibide.
Guzti hori «eskubide politikoen aurkako erasoa» dela salatu du GKSk. Izan ere, hiria «leku seguruago bat» izango denaren ideia saldu bitartean, kriminalizazioan eta beldurraren hedapenean sakontzea da udal gobernuaren asmoa baliabide horiekin: «ez baitira denon ongizate eta segurtasunerako erabiltzen, kontrol sozialerako baizik».
Hilabetean aurrera eramandako EGITARAUARI amaiera emateko, datorren astezkenerako antolatutako ekintzetan parte hartzera deitzen dugu!
📅Azaroak 30, asteazkena
🕑18:30etatik aurrera
📍Gasteiz Txikin pic.twitter.com/SWmiGbaW1E— Gasteizko GKS (@GKS_Gasteiz) November 23, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!