Lukas Pasandin (LAB): “Prekarietatearen kontrako borrokan jarraitu behar dugu”
Berriak supermerkatuetako langileek aurreakordioa lortu zuten atzo.
Ekainean hasi ziren lanuzteak burutzen Berriak supermerkatu kateko langileak, behargin baten kaleratzea salatzeko. Uztailan zuzendaritzarekin akordio batera iritsi baziren ere, horren betetzea ematen ari ez zela salatzeko, manifestazio bat burutu zuten pasaden astelehenean, abenduaren 2an, Laudion eta bukaeran abenduaren 9an greba mugagabe bat hasiko zutela adierazi zuten.
Atzo zuzendaritzarekin elkartu ziren eta aurreakordio batera iritsi. Honen inguruan hitz egiteko, LAB sindikatuko Lukasekin hitz egin dugu Hizpidean. Aurkeztutako dekalogotik enpresak aldarrikapen gehienak onartu dituela azaldu digu. Aipagarriena izanik kaleratutako langilearen berronarketa. Kategorien birmoldaketa bat emango da ere, Arabako merkataritza hitzarmenak ez baititu kategoria asko onartzen.
Lukasek azpimarratu du eskualdean bigarren enpresa izan dela kaleratze inprozedentea ekitea lortuko duena eta hori ospatu beharreko garaipen bat dela. Herritarren jarrera ere goraipatu du, prozesu guztian zehar erakutsitako elkartasunagatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!