Lopez de Okariz Euskal Herriratuko dute eta Ugarte Leonera
Diego Ugarte Granadatik Leonera hurbduko dute eta Unai Lopez de Okariz Zaragaozatik Euskal Herriratuko dute, Zaballara hain zuzen ere.
Unai Lopez de Okariz preso politiko gasteiztarra, espetxe ezberdinetan dispertsatuta egon ostean, Darocako espetxetik (Aragoi) Zaballara Euskal Herriratuko dute. 2001etik dago preso Lopez de Okariz eta 2020ko maiatzean kondenaren hiru laurdenak bete zituen.
Bestalde, Diego Ugarte Granadako espetxean dago preso baina hurrengo egunetan Leonera hurbilduko dute. 2005ean atxilotu zuten Ugarte eta 2027an beteko ditu kondenaren hiru laurdenak. 30 urteko espetxe-zigorra du.
Informazioa eguneratzen gaude.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!