Lesbofobia ertz guztietatik aztertzeko 10 bizipen
B.A.L.A-k eta Hala Bedik "Lesbofobia" dokumentala aurkeztuko dute, datorren azaroaren 9an, dokumentalaren egileekin batera antolatu duten mahainguruan. Proiekzioa Hala Bedi Irratiaren ondoko espazioan egingo da.
Lesbianek bizi dituzten biolentzia egoerak, hauei ematen dieten erantzunak edota egoera biolento horien atzean ezkutatzen diren arazo estrukturalak aztertzen ditu “Lesbofobia” dokumentalak. Bartzelonan ekoiztua izan da aurten, “Creación Positiva” elkartearen eskutik, eta datorren azaoraren 9an Gasteizen aurkeztuko da B.A.L.A eta Hala Bedik elkarlanean antolatutako proiekzioan.
Gaztelaniaz, katalanez eta zeinu-hizkuntzan jasotako 10 testigantzetatik abiatuta, lesbianek jasaten dituzten biolentzia matxistak aztertu egiten ditu “Lesbofobia” dokumentalak, lesbofobia eta, beste biolentziekin amaitzeko estrategiak bilatzea du helburu.
“Creación Positiva” elkartea 2001. urtetik dabil eskubide sexualen alde lanean, horretarako arreta zerbitzuak, sentziblizazio ekintzak eta bestelakoak antolatuz. Urte guzti hauetan lesbofobia lantzen duen oso material gutxirekin aurkitu dira eta, gabezia horretatik abiatuta ekin zioten dokumentalaren ekoizpenari. Hasieran sare sozialetan ekoizteko bideo bat izan behar zuena 30 minutuko luzera duen dokumental bihurtu zen, gaia bere ertz eta konplexutasun guztiarekin landuz.
Dokumentalaren aurkezpena azaoraren 9an burtuko da, arratsaldeko 19:00etan, Hala bedi Irratiaren ondoko espazioan. Proiekzioarekin batera solasaldia egongo da dokumentalaren egileekin batera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!