Laudioko Udalak bide judizialetik hustuko du gaztetxea
Agindu judizial bat eskatuko dutela esan du Laudioko alkateak, gaztetxea berriro husteko. Bi urtez itxita egon ostean, joan den asteburuan ireki zuten berriro gaztetxea Laudioko gazteek.
Duela bi urte, Laudioko Lamuza parkean obrak hasi zituen Foru Aldundiak. Udalak parkean dauden espazio guztiak hustu zituen, Gaztetxea barne. Obrak “etengabe” luzatzen direla ikusita eta espazioa berriro erabili ahalko duten bermerik gabe, atondu eta berriro ireki zuten joan den asteburuan gaztetxea. Orain, Laudioko alkateak (EAJ) jakinarazi die agindu judiziala eskatuko duela Udalak gaztetxea husteko.
Eskubide politikoen defentsa gauzatzeko antolakuntzarako espazioak ezinbestekoak direlako, Gaztetxea irekita mantenduko dutela esan dute Laudioko Gaztetxeko kideek sare sozialetan. “Parkeko obrak gu hortik kanporatzeko aitzakia baino ez dira eta Udalaren borondate bakarra gu hortik kanpo mantentzea da”, berretsi dute.
Baina gure eskubide politikoen defentsa gauzatzeko antolakuntzarako espazioak ezinbestekoak dira. Hau aldarrikatzeko Gaztetxea irekita mantenduko dugu.
Parkeko obrak gu hortik kanporatzeko aitzakia baino ez dira eta Udalaren borondate bakarra gu hortik kanpo mantentzea da. pic.twitter.com/7qCs0mp2Kq
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) February 21, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!