Laudioko Gaztetxea husteko agindua igorri dute ekainaren 13rako
Gaztetxeko kideek egun horretan espazioa defendatzeko dei egin dute.
Laudioko Gaztetxeak sare sozialetan jakinarazi du gaztetxea husteko data helarazi dietela: ekainaren 13rako agindu dute desalojoa.
Hilabeteak dira Laudioko Udalak gaztetxearen desalojo prozesua martxan jarri zuela. Duela bi urte, Laudioko Lamuza parkean obrak hasi zituen Foru Aldundiak. Udalak parkean dauden espazio guztiak hustu zituen, Gaztetxea barne. Obrak «etengabe» luzatzen zirela ikusita eta espazioa berriro erabili ahalko duten bermerik gabe, atondu eta berriro ireki zuten otsailean gaztetxea. Astebeteko tartean, Laudioko alkateak (EAJ) jakinarazi zien agindu judiziala eskatuko zuela Udalak gaztetxea husteko. Maiatzean hasi zen prozesua.
Aiaraldea komunikabideari jakinarazi dio gazte asanbladak ekainaren 13tik aurrera “edozein unetan” bertaratu daitezke espazioa hustu eta zerraila aldatzera. Gaztetxea defendatzeko hitzordua jarriko dutela ere esan dute.
Ordutik, Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta herritarren babes eta elkartasun mezuak jaso ditu Laudioko Gazteteak. Ekainaren 13an gaztetxea defendatzeko deia luzatu dute bertako kideek.
📽📽 Hona hemen azken egunetan jaso ditugun komertzio, artista, musika-talde eta eragile ezberdinen elkartasun keinuak:
Gaztetxea aurrera, desalojoa gelditu! pic.twitter.com/gpaiSjLsMR
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) May 23, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!