Lau pertsona jazarri ditu poliziak aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean
Gasteizko Mugimendu Feministako kideek abortatzeko eskubidearen aldeko kontzentrazioa egin dute gaur. Poliziak hiru kide identifikatu ditu eta laugarren bati Mozal Legea aplikatu. Alta, abortoaren aurka manifestatzen ari zen inor ez dute identifikatu polizia indarrek eta elkarretaratzea burutzen utzi diete. Mugimendu Feministak “kriminalizazioa” salatu du.
Apirilean kode penala erreformatu zenetik, legez kanpokoa da haurdunaldia eteko eskubidea egikaritzea oztopatzen duen edozein ekintza, kliniketako kontzetrazioak eta jazarpena barne.
Abortatzeko eskubidearen aurkako kontzentrazioak eta jazarpena Gasteizen
Hilabeteak dira, Mugimendu Feministak ohar batean azaldu duenez, haibat pertsona abortatzeko kliniken aurrean kontzentratu eta hara doazen emakumeak jazartzen dituztela. Hori, kolektibo feministaren hitzetan, “emakume eta sexu-genero disidenteen gorputzaren gaineko kontrol heteropatriarkalaren adierazle zuzena da”.
Horren aurrean, adierazi dute nazioarteko erakunde antolatuak direla praktika horien atzean daudenak, ez pertsona isolatuak.
Modu “zuzen zein zeharkakoan” emakume eta sexu-genero disidenteen gorputzen gaineko erabakiak inposatzea “inarkeria” dela berretsi dute, pertsona horiek haien ekintzak “akosotik kanpo ulertarazi” nahi dituzten arren.
Indar polizialen jarrera ere arbuiatu du Mugimendu Feministak: Gasteizko Udaltzeinek akosoa baimentzeagatik, legez kanpokoa izanda, eta Mugimendu Feministako kideak identifikatzeagatik. “Antolakuntza feminista kriminalizatu eta emakumeen menderatzea babestea” egotzi diete.
Instituzio publikoen ardura seinalatu dute, ez arduratzeagatik oinarrizko behar lukeen haurdunaldia eteteko eskubidea etetea kudeatzeaz. “Osasunaren pribatizazioa eta interes merkantilistak jartzen dira, beste behin ere, gorputz, pertsona eta komunitateen ongizatearen aurretik”.
Deia zabaldu dute, azkenik, antolakuntza feministaren alde, “kolektibotasunak indartu, babestu eta zaintzen gaituelako erasoen kontrako erantzun irmoak emateko”.
Gaur arratsaldean aborto eskubidearen aldeko kontzentrazioa burutu dugu.
3 kide identifikatu dituzte eta laugarren bati Mozal Legea ezarri.
Aldiz, abortoaren aurkakoak ez dira identifikatuak izan eta hor jarraitzen dute.
Mugimendu Feministaren kriminalizazioak jarraitzen du. pic.twitter.com/0VFFGg479f
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) October 7, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!