“Lasai, ez naiz ni itzultzailea behar duena”
Azken orduetan euskararen zapalkuntza salatu dute etengabe sare sozialetan. Donostian, adibidez, ertzain batek euskaraz aritzeagatik identifikazioa eskatu zion herritar beti, atxiloketarekin mehatxatuz. Gurean, Araban, Gasteizko epaitegietan lekuko gisa maiatzaren 21ean deklaratzekoa zen herritar batek euskaraz deklaratzeko hautua egin zuen, Euskal Herrian Euskarazek sare sozialen bitartez jakinarazi duenez. Galderak baina, gazteleraz egingo zizkiola ohartarazi zion epaileak, eta itun horiek gainera itzultzeko eskubiderik ez zuela gaineratu zion. Herritarra ados agertu zen eta itzultzailea behar duena bera ez dela gogorarazi zion epaileari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!