Langile klasearen gaurkotasunaz
Andoni Olariaga eta Jonbe Agirrerekin solasaldia.
Gaurko tertulian lan harremanen aldaketa, eta horren ondorioz langile izaerak izan duen bilakaera aztertu ditugu. Langile klasearen kontzeptuaren balioaz, eraginkortasunaz, eta beste kontzeptu batzuez hitz egin dugu. Subjektu politiko borrokalaria artikulatzeko beharraz, eta beste hainbat kontuz hitz egin dugu, Andoni Olariaga eta Jonbe Agirrerekin.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!