LAB sindikatuak Urkulluren hitzartzea eten du Gasteizen, prekarietatea salatzeko
Industria 4.0 programaren aurkezpenean eten dute Lehendakariaren hitzaldia, bestelako ordezkari politikoak bertan ere zeudela. LABek ohar batean azaldu duenez “programa hau propaganda hutsa da”, eta prekarietateak eragindako azken datuak gogoratu dituzte.
Gasteizko Europako jauregian ospatu den Industria 4.0 planaren aurkezpenaren baitan, LAB sindikatuak Urkulluren hitzartzea eten du, ekitaldia hasi bezain pronto. Jauregian zeuden Lehendakaria bera, gasteizko alkatea, SEA-ko buruak, enpresa ezberdinetako nagusiak… Ekimena amaitzerakoan, LAB sindikatuko lau kide identifikatu dituzte
Behin ekimena amaituta, LAB sindikatuak azaldu duenez, “programa hau propaganda hutsa da: prekarietatea 4 eta osasuna 0”. Horretarako, datu batzuk jarri dituzte mahaiaren gainean:
- Hego Euskal Herrian 43 langile hil dira, haietako 18 industria sektorean.
- Ia 23.000 lan istripu erregistratu dira eta 2586 lan gaixotasun erregistratu.
“Lan istripu eta gaixotasunen atzean dagoen egiturazko arazoa prekarietatea eta kalitate eskasa dira”, salatu dute. Horretaz gain, “heriotza bakoitzak uzten duen minaekiko elkartasuna adierazteaz gain, heriotza bakoitzaren atzean dauden erantzule zuzen nahi zeharkakoak” salatzen jarraituko du LABek.
Ekimena amaitzerakoan, protestek jarraitu dute; sindikatuko kideek, jantzi gorriak soinean, Industria 4.0 planaren “marketing”-a salatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!