LAB: “Herri mugimenduan lanean ari diren kolektiboen ekarpena ikusarazi nahi dugu martxoaren 3an, emakumeena, bereziki”
Herri mugimenduko kolektiboen esku utzi du euskal gehiengo sindikalak martxoaren 3ko manifestazioa. 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak eta 150 zaurituak oroitzeko ekitaldi nagusian, kolektibo ezberdinetako emakumeek eramango dute pankarta, euren aldarrikapenei lehentasuna emanez, martxoaren 8ko greba feministaren atarian. Miriam Diaz de Tuesta LABeko kidearekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, erabaki horren nondik norakoak ezagutzeko. Guztiok indarrak batuz, aldaketa gauzatu! lelopeko manifestazioa arratsaldeko 19:00etan irtengo da Zaramagako martxoaren 3ko plazatik, eta Andre Maria Zuriaren plazan amaituko da, Mugimendu Feministaren hitzartzearekin. Orain dela 42 urte bezain beharrezkotzat jo du Diaz de Tuestak langileen eskubideen defentsan mobilizatzea.
Informazio gehiago, hemen.
-
Hizpidea: LAB: "Herri mugimenduan lanean ari diren kolektiboen ekarpena ikusarazi nahi dugu martxoaren 3an, emakumeena, bereziki"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!