Kutxi kaleko 79. zenbakia desalojatu dute arazo estrukturalengatik
Azaoraren 15ean urgentziaz desalojatu zuten Aiztotegi kaleko 79. zenbakidun eraikina teilatua behera erori ostean. Auzo Elkarteak neurriak exijitu dizkio udalari auzoan hedatuz doan gaitz honi erantzuteko.
Arazo estrukturalak tarteko, azaroaren 15ean, urgentziaz desalojatu zuten Aiztotegi kaleko 79. ataria eta honen parean zegoen K-79 taberna, hirugarren solairuko teilatua behera erori ostean. Orotara bi familia izan ziren desalojatuak Gazteiz Txiki Auzo Elkarteak jakinarazi duenaren arabera.
Auzoak bizi duen larrialdi egoeraren adibide berri bat dela adierazi du Auzo Elkarteak. Ugariak dira Alde Zaharrean arazo estrukturalak paiartzen dituzten eraikinak, jabeen baliabide ekonomikoak ez dira arazo hauei erantzuteko nahikoak, ohikoan errenta baxuko auzokide kopuru urriko komunitate zaharkituak baitria. Udalak, bere aldetik, utzikeriaz eta arduragabekeriaz ari da jokatzen auzokideek “kritikotzat” jo duten egoera baten aurrean.
Gasteiz Txikitik Alde Zaharra “era atzeraezinean eraisten ari dela” salatu dute eta Birgaitze Plan Orokor baten beharra azpimarratu dute. Kezkaz bizi dute ere auzoaren berreskuratzea inbertsio pribatuen eskuetan erortzea eta alarmak piztu dituzte gentrifikazio prozesu baten aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!