Kurdistanen aldeko ekimena burtu zuten iragan asteburuan San Vicente elizako kanpandorrean
Pankarta erraldoi bat eskegi zuten kanpandorretik eta datorren abenduaren 7an Durangon egingo den manifestaziora batzeko deia luzatu zuten.
Kurdistanen aldeko meuza zabaldu zuten iragan asteburuan San Vicente elizako kanpandorretik pankarta erraldoi bat eskegiz; “La historia es nuestra y la hacen los pueblos. Hamaika herri borroka bakarra!” lelopean, Kurdistan eta borrokan ari diren munduko herri guztiei elkartasuna adierazi nahi izan zioten horrela. Ekimenaren bideoa igorri diote Hala Bediri.
Datorren abenduaren 7an, Durangoko azokarekin bate eginez, Landako gunetik arratsaldeko 17:00etan Kurdistanen alde egingo den manifestaziora batzeko deia luzatu dute. Turkiak Rojavan aurrera daraman operazio militarra gaitzetsiko dute bertan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!