Korrikarik ez, baina martxoaren 28an ekitaldiak bai
2021ean Korrikarik egingo ez bada ere, egun hori gordetzeko deia egin du AEK-k. Gainera, aurten 55 urte bete dira Rikardo Arregik AEK bilakatuko zen egitasmoa abiatzeko eskaria Euskaltzaindiara igorri zuela.
55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuekin batera, aurrerago AEK bilakatuko zen egitasmoa abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiako kideei.
Testuinguru honetan, AEK-ren sorrera ahalbidetu zuen urteurren hori gogora ekarriko dute oraindik zehaztu ez duen ekimen baten bidez. Egitasmo horren bidez berretsi nahi du, koordinakundearen hitzetan, «55 urte geroago, egun ere Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela, inoiz Euskal Herria euskalduna izan dadin erdietsiko badugu».
Pandemia dela eta Korrika aurten ezin izango denez egin, ofizialki honek amaitu behar zuen egunean, ekimena egingo dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Data hori martxoaren 28a izango da.
Aurrerago jakinaraziko dute zeintzuk izango diren egitasmoaren xehetasunak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!