Kooperatiba batek lizentzia eskatu du Tresponden 40.000 oilorentzako makro-abeltegia jartzeko
Ustiategia "ez-apartekotzat" jotzen diren parametroen barruan dago, hartuko duen animalia kopuru handia gorabehera. Onartua izateko, beraz, Iruña Okako Udalaren baimena behar du soilik, ez Arabako Foru Aldundiaren ez Eusko Jaurlaritzaren onespenik behar.
Kooperatiba batek lizentzia eskatu dio Iruña Okako Udalari 40.000 oilorentzako makro-abeltegia jartzeko Trespondetik gertu, Diario Noticias de Álavak jakitera eman duenez. Izango duen animalia kopuru handia gorabehera, abeltegia “ez-apartekotzat” hartzen diren parametroen baitan dago. Onartua izateko, beraz, Iruña Okako Udalaren baimena behar du soilik, ez du Arabako Foru Aldundiaren ez Eusko Jaurlaritzaren onespenik behar.
Iruña Okako Udalaren eskumena da, beraz, lizentzia ematea, administrazio horren araudiaren eta irizpideen arabera. Noticias de Álavaren arabera, enpresa horrek berak Gasteizko udal-eremuaren barruko lurzatietan ere badu interesa. Gasteizen, baina, horrelako ustiategietarako ezarri den hirigintza-antolamendua zorrotzagoa da eta ez du aukerarik ematen neurri horretako etxaldeak irekitzeko.
Iruña Okako hiri-antolamenduko plana ikusita, abeltegiak aurrrera egin dezakeela aurreikusi daiteke. Izan ere, bi eremu bereizten dira urbanizatzekoa ez den lurzoruetan, jarduera ekonomikoaren arabera: basogintza eta nekazaritza. Izan ere, lurzoruaren erabilerarekin lotutako ustiategiei lotutako eraikuntzez gain, nekazaritza-industriak eta nekazaritzako artisau-industriak baimentzen dira, tartean hegazti-ustiategiak.
Parametro “ez-apartekoak”
Parametro “ez-apartekoen” barruan dagoen arren, 40.000 buruko azpiegitura hori Araban dauden antzeko abeltegiak baino handiagoa izango da, alde handiz: 3.000 oilo inguru daude Zalduondoko usteategi batean eta 22.000 Otobarrenen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!