Klasikoak eta abesti berriak uztartuz itzuli da Izaki Gardenak oholtza gainera
Izaki Gardenak taldeak Dena Oskol lan berria aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Azaroaren 29an argitaratu zuen taldeak disko berria, Sevillako La Mina estudioan grabatutakoa. Gasteizko Erraia Diskoak zigilupean argitaratu duten lehenengo diska da hau.
Argazkiak: Dos Por Dos
Gaua Mobydick-ek ireki zuen, bakarka eta gitarra akustikoarekin: musikari algortarrak ere denbora luze zeraman zuzenean jo gabe eta kantu zaharrak zein berriak uztartu zituen Gasteizko aretoan. Anekdota gisa, kontzertua Kuraia taldeko bertsio batekin amaitu zen.
Ostean iritsi zen Izaki Gardenak taldearen txanda. Hasieran urduri nabaritu zitzaien arrean, pixkanaka-pixkanaka giroa berotzen joan ziren. Dena Oskol lan berriaren zein aurreko diskoetako klasikoak entzun ziren Jimmy Jazz-en: Hibernazioa, Dena, Burdin jantzia, Haiek gu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!