Klase batasuna aldarrikatuko dute martxoaren 3an eta 8an
"Elkartasunetik klase batasunera" dinamika jarri dute martxan hainbat gaztek martxoaren 3aren eta 8aren atarian. 10 eguneko dinamika izango da otsailaren 28tik abiatuta.
Zaramagako San Frantzizko elizan egin dute publiko “Elkartasunetik klase batasunera” dinamika. Otsailaren 28tik martxoaren 8ra “eztabaida eta ikuspegi kritikoa garatzea” helburu hainbat hitzaldi, tailer, auzolan eta ekimen burutuko dituzte. Hurrengo egunetan emango dute egitarauaren berri.
Dinamikaren bultzatzaileek “Martxoaren 3ko eroriei zein emakume langileekiko elkartasuna nahikoa ez” eta klase batasuna “inoiz baino sendoago” aldarrikatzea beharrezko ikusten dute.
Dinamikak bi data nagusi izango ditu, martxoaren 3a eta martxoaren 8a hain zuzen, “iarultzaile guztion egutegietan gorriz markatutako egunak”. 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta Emakume Sozialisten Internazionalak martxoaren 8a emakume langilearen nazioarteko egun izendatu izana ekarriko dute gogora.
Bi egun horiek borroka berdinaren parte direla ulertuta “borroka horien gaurkotasuna” aldarrikatu nahi dute martxan jarritako dinamikarekin. “Zapalduen aurkako ofentsibak” etenik ez duela azpimarratu dute urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak eta “sistematikoki” erosotuak diren emakumeak gogora ekarriz: “Eraso guztiei aurre egiteko, langileriak antolakuntza eredu propioak garatu behar ditu, bere burua babesgabetasun egoera batean ez ikusteko.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!