Karla Agirre: “Inauterietan ere, borrokak badu bide”
Gasteizko gune autogestionatuek batera ospatuko dituzte bihar inauteriak.
Bihar, otsailak 22, Gasteizko gune autogestionatuek egitarau bateratua izango dute. Gasteizko Gaztetxea, Talka, Errekaleor, Sumendi Espazioa eta Auzolana Pilotalekua elkarrekin deabruz mozorrotuko dira eta “kapitalaren hiria infernu bilakatuko dute”la adierazi dute. Honen inguruan mintzatzeko, Karla Agirre izan dugu Hizpidean.
Duela lau urte ospatutako Okalauasa dinamikaren antzekoa izango dela azaldu digu, gune autogestionatuek inauterietan borrokan eta aldarrikapenetan oinarritutako jai giroa ospatzeko helburuarekin. Bere ustez, aukera polita da proiektu desberdinak biltzeko eta haien arteko saretzea aurrera eramateko.
Egun osoko egitaraua azaldu digu eta horretan parte hartu nahi duen orori gonbidapena zabaldu dio.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!