Kamioilari bat hil da Zanbranan, zirkulazio-istripuan
AP-68 autobidean, Zanbrana aldean, kamioilari batek bizia galdu du gaur goizeko 7:00ak inguruan. Ibilgailua errepidetik irten da.
39 urteko gidaria kamioiaren kabinaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Anbulantziako osasun zerbitzuek baieztatu dute heriotza.
LAB sindikatuaren datuen arabera, 2023an dagoeneko 16 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian; horietatik lau Araban. Transportisten sektorean prekarietatea “behin betiko” bukatu dadila exijitu du sindikatuak.
Lanaldi luzeak, estresa, presioak, garraioaren truke ordaintzen den prezio baxua eta elikadura txarra dira LABek salatzen duen garraio sektorearen ezaugarrietako batzuk.
Garraio sektoreko langileek pairatzen dituzten lan baldintza gogorrak gogorarazi ditu ELAk, eta istripuak prekarietateak eragiten dituela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!