Kalean da Raul Aduna, Mont-De-Marsango espetxea atzean utzi eta gero
Raul Aduna Gasteizko preso politiko ohia kalean da jada, Mont-De Marsango espetxetik atera eta gero. Aduna gasteiztarra irailean epaitu zuten Parisen, Frantziako epaitegietan eta martxoan Mont-De-Marsan espetxera lekualdatu zuten.
Aduna 2013ko maiatzean atxilotu zuten Frantziako indar polizialek, beste bost kiderekin batera. Bost urte baino gehiago eman ditu preso beraz. Guztira sei lagun epaitu zituzten, prozedura korrekzionala baliatuz: gehienez 10 urteko zigorra ezarri ahal zieten. Azkenean, 6 urte ezarri zizkioten Igor Uriarte gasteiztarrari -kalean dago jada- eta 7 Adunari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!