Kaleak hartu dituzte Gasteizen sexu eta genero disidentziak antolatzeko beharra azpimarratuz
Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean, Arabako LGTBI+ mugimenduak deituta, manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu Gasteizko kaleak. "Eredu gay-kapitalistak" ekainaren 28a merkantilizatzeko egindako ahaleginak gogor salatu dituzte
1969ko Stonewalleko istiluen urteurrenean, beste urte batez, indar erakustaldia egin du Arabako LGTBI+ mugimenduak. “Sexu eta genero disidentzia antolatu, guztia iraultzeko!” lelopean ehunak lagunek egin dute bat Bilbo plazatik abiatu den manifestazioarekin.
Gogor salatu dituzte “eredu gay-kapitalistak” ekainaren 28a merkantilizatzeko egindako ahaleginak: “Gure gorputz eta desirak meraktu hobi bilakatu dituzte”.
Covid-19ak sortutako egoeraren kudeaketan instituzio desberdinek LGTBI+ kolektiboaren eskubide zibil eta politikoak alboratu dituztela kritikatu dute- Pandemain zehar poliziak izandako jarduna ere salatu egin dute.
Arrazakeriaren aurkako aldarri batekin bukatu dute manifestazio osteko hitzartzea: “1969an Stonewallen gertatu bezala, geure kide beltz eta arrazalizatuak sistema arrazista, matxista eta LGTBI+fobiko baten aurka altxatu dira. Haien hiltzaileen aurrean ere ez gara axolagabekeriaz ibiliko, izan ministro, izan polizia, geure kontra edo arrazializatutako kideen aurka joz gero, aurrean izango gaituzue”.
Argazkia galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!