Juan Guaidó-ren ordezkariarekin elkartu da Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur goizean
Elkarretaratzea egin dute Lehendakaritza aurrean Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Juan Guiadó kolpistaren Espainiar Estatuko ordezkariaren arteko bilkura arbuiatzeko.
Venezuelako eskuin kolpistaren ordezkari den Antonio Ecarri Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu da gaur goizean Lehendakaritzan egin duten bilkuran. 2019ko urtarrilean Juan Guaidó-k Venezuelan estatu kolpe saiakera bat burutu ostean Espainiar Estatuan izendatutako ordezkaria da Ecarri.
Elkarretaratzea egin dute goizean hainbat lagunek gaur goizean Lehendakaritzaren atarian lehendakariaren eta Antonio Ecarriren arteko bilera arbuiatzeko. Elkarretaratzearen deitzaileen hitzetan “Lehendakariaren harrera ofizial honekin zilegitasuna eman nahi zaio Guaidóren sasigobernuari”. EAJ inperialismoaren konplize bezala seinalatu dute eta herri venezolarrari eta prozesu bolivatarrari babesa erakutsi diote elkarretaratzean azaldutakoek.
Antonio Ecarrik hitzordu gehiago ditu programatuta Euskal Herrian zehar egiten ari den biraren baitan. Gaur arratsaldean Bilbon izango da. “Venezuela aurrera!” lelopean elkarretaratzea deitu dute Bilboko Castaños kaleko Udaletgian, arratsaldeko 18:30etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!