Josu Santamarina (Memoria Gara): “Ekimen hau herritik jaio da, eta herriak erabateko protagonismoa eduki beharko luke”
San Frantzisko eliza Memoria Gune bilakatzea onartu dute instituzioek eta apezpikutzak.
Albiste gazi-gozoa izan zen Memoria Garako kideentzat joan den asteazkenean ezagutu zena: Euskal instituzio ezberdinek eta Gasteizko Gotzaindegiak adostu zuten Martxoaren 3ko eliza, San Frantzisko eliza, Memoria Gune bilakatzea. Bi urte daramatza eskaera hori bera egiten Memoria Gara ekimenak, eta prentsaren bidez ezagutu zuten albistea, nahiz eta Udalak konpromisoa hartu zuen haiei zuzenean jakinarazteko.
Guztiz ondo hasi ez bada ere, aurrerapausoa izan dela dio Josu Santamarina Memoria Gara ekimeneko kideak, eta orain proiektua zehaztu beharra dagoela. Zehaztapen prozesu horretan “benetako koordinazioa egotea” espero du Santamarinak, eta aintzat hartu dezatela Memoria Garatik egindako Memoria proiektua, abenduan aurkeztu zutena. Berez, instituzioen lidergotza izango duela aipatu dute Udaletik, baina beste gizarte eragileekin elkarlanean aritu nahi dutela.
Josu Santamarinak, esan bezala, albistearen balorazioa egin digu, eta aurrera begirako pausoak eta itxaropenak aipatu dizkigu. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Santamarina (Memoria Gara): "Ekimen hau herritik jaio da, eta herriak erabateko protagonismoa eduki beharko luke"00:17:07
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!