Joseba Belaustegi (GuraSOS): “Erraustegia ez da beharrezkoa, badaude alternatibak”
Urtarrilaren 4ean GuraSOS elkarteak erraustegiarentzako alternatiba bat aurkeztu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari, hilabeteko prozesu parte hartzaile baten ondorio den proposamena. Errauste sistema erabili beharrean materialak inerte bihurtu eta zeldatan gordetzean datzan sistema bat eskaini du GuraSOS elkarteak, etorkizunerako beharrezkoa den trantsizioa egiten lagunduko duena.
GuraSOS elkarteko Joseba Belaustegi izan dugu gaur Hizpidean, eta proposamenaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Erraustegiak dakartzan arazoez eta hondakinen kudeaketan egin beharrezko trantsizioaz aritu gara, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joseba Belaustegi (GuraSOS): "Erraustegia ez da beharrezkoa, badaude alternatibak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!