Jon Liguerzana (Zaramagako Jai Batzordea): “Indibidualismoarekin apurtu nahi duten jai anitz eta herrikoiak dira Zaramagakoak”
Irailaren 16tik 22ra Gasteizko Zaramaga auzoko jaiak ospatuko dira.
Hauetan egitarau anitz eta zabala egongo da aste guztian zehar, auzoko elkarte zein komertzio askok parte hartzen baitute horien antolakuntzan. Adin guztiei zuzendutako jaiak izango dira, baita kulturartekotasuna bultzatuko dutenak ere.
Horren inguruan mintzatzeko, Jai Batzordeko kidea den Jon Liguerzana izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Jon Liguerzana (Zaramagako Jai Batzordea): "Indibidualismoarekin apurtu nahi duten jai anitz eta herrikoiak dira Zaramagakoak"00:11:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!