Jesus Oñate (LAB): “Argi dago kontsumoak ez direla normalak, Santiagoko ospitaleak Txagorritxuko dieten erdiak eman behar ditu, eta bikoitza gastatzen du”
Irregulartasunak antzeman dituzte ESI (Erakunde Sanitario Integratua) Arabako kudeaketan.
Sukaldearen kudeaketa daraman enpresa pribatuak ordaindu beharreko gastu ugari diru publikotik ordaintzen direla antzeman dute, eta LAB sindikatuak salaketa jarri du EAEko Fiskaltza Nagusian. Jesus Oñate LABeko kideak hobeto azaldu digu iruzurra, eta aspalditik datorrela salatu du. 200.000 euroko iruzurra dagoela salatu dute.
Bestalde, Txagorritxu ospitaleko garbiketako langileak ere borrokan dabiltza, orduen murrizketa baten berri izan dutelako. Luze doan kontua da hau ere.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jesus Oñate (LAB): "Argi dago kontsumoak ez direla normalak, Santiagoko ospitaleak Txagorritxuko dieten erdiak eman behar ditu, eta bikoitza gastatzen du"00:16:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!