Jaialdia egingo dute ostegunean bi gasteiztarri eskatzen dizkieten 9 urteko espetxe zigorrari aurre egiteko
Bederatzi urteko espetxe zigorra eta 8.581,65€-ko isuna eskatzen dizkiete bi gazte gasteiztarrei. Ostegunean, urriaren 5ean, jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean, eskaera ezberdinei aurre egiteko. Hurrengo asteetan kasuaren informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute Eleak/Libre dinamikatik.
Gasteizko bi gazteri bederatzi urteko espetxe zigorra eta 8.581,65€-ko isuna eskatu diete. Bi gazteei 5.000€ kendu dizkiete jada -fiantza gisa- eta beste 3.581€ kendu nahi dizkiete orain, espetxe zigorra ezartzearekin batera: bakoitzari lau urte eta erdiko espetxea eskatzen diete orain.
Hau guztia salatzeko, auziperatuei elkartasuna adierazteko eta gastuei aurre egiteko, urriaren 5ean jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean, Eleak/Libre dinamikak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatuta. Hurrengo asteetan kasuaren informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute Eleak/Libre dinamikatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!