Izaskun Goienetxea (Gasteizko Harresiko auziperatua): “Desobedientzia leporatzen digute; ados, harro gaude”
Asteartehonetan, abenduaren 13an, 8 gazte Gasteizko epaitegietan daude epaituak izatera deituta; 2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko harresiagatik epaituko dituzte hauek. Desobedientzia eta atxiloketak galaraztea leporatuta, guztira 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute 8 gazteentzako: bakoitzari 9 hilabete baina zortzigarren bati urtebeteko espetxea, azken hau, espetxeratze arrisku larriarekin.
Goienetxea auziperatuetako bat da eta berarekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinan. Epaiketa baino lehen, 2010era begira jarri behar gara, izan ere, orduan izan ziren atxilotuak lehenengoz Zaldibar, De Robles eta esteban (Gasteizko Harresian espetxeratutako eta ostean absolbitutako gazteak). Urrianbeste bi gazte epaitu zituzten Gasteizko Harresiagatik ere: akordioa lortu ostean, ez ziren espetxeratuak izan baina diru kantitate altuak ordaindu behar izan zituzten.
Gasteizko Harresitik elkarretaratzea deitu dute 12:30tan Gasteizko epaitegien parean. Epaiketaren inguruko informazio gehiago, Hala Bedi-ren webgunean:
http://halabedi.eus/2016/12/09/gasteizko-harresiagatik-zortzi-lagun-epaituko-dituzte-asteartean/
-
Hizpidea: Izaskun Goienetxea (Gasteizko Harresiko auziperatua): "Desobedientzia leporatzen digute; ados, harro gaude"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!