Agroekologia | Urtarrileko landaketak, frutarbolak, haziak eta erleak, besteak beste
Hileko kolaborazioa agroekologiari buruz, Aner Mimenzaren eskutik, baserritarra eta EHNE Bizkaiko kidea.
Aner Mimenzak hitz egiten digu baratzeko lanei buruz: urtarrileko ereinketa eta landaketak, frutarbolak. Gaur hazien garrantzia dakarkigu, Aleka elkartea aipatuz. Horretaz gain, bagoaz beti bezala erleen mundura, haien egoera, lanak, eta barroa azaltzeko. Mercosurri buruz ere hitz egin eta bukatzeko, dokumental bat gomendatu (“La voz del invernadero”) eta deialdi batzuk nabarmendu dizkigu.
Jarraian, kolaborazioa entzungai:
-
Suelta la olla: Agroekologia | Urtarrileko landaketak, frutarbolak, haziak eta erleak, besteak beste00:21:29
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
