Itundutako ikastetxeetako irakasleen grebak jarraipen zabala izan du Araban
Martxoaren 20an, itundutako ikastetxeetako irakasleak grebara deitu dituzte sindikatuek. Hauen arabera, grebak %70eko jarraipena izan du Kristau Eskola eta Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoaren menpe dauden ikastetxeetan.
STEILAS, CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek ikastetxe hauetako 1.800 langileak deitu dituzte grebara Araban. Izan ere, hiru urteren ostean, sindikatuek eta patronalek ez dute hitzarmenaren gaineko akordiorik lortu. “Borondate eza” leporatu diete sindikatuek Kristau Eskolari eta Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoari.
Hitzarmen berriaren aldarrikapenen artean soldatak daude. Hauek izoztuta egoteari uztea eskatzen dute irakasleek, azken hamar urteetan bere horretan mantendu baitira. Horrez gain, lan karga murriztea eskatzen dute.
Aurreko astean, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek egindako grebak jarraipen zabala izan zuen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!