Ioritz Iglesias (ELA): “Txip aldaketa bat dago, beldurra galdu zaio borrokatzeari, beldurra galdu zaie kapitalismoak ematen dituen mehatxuei”
Altan Bernedoko langileak greba mugagabean daude astelehenetik hitzarmen berria adosteko.
Greba egun solte batzuen ondoren, azaroaren 29an greba mugagabea abiatu zuten Altan Bernedo enpresa farmazeutikoko langileek. Soldatak KPIaren arabera igotzea eta hitzarmen finkoa adostea dute helburu, eta enpresarekin negoziatzeko zailtasunen aurrean erabaki dute greba mugagabea abiatzea. Enpresako ituna amaitu ondoren, berria negoziatzeko prozesuan daude, eta ekainean amaitzen da epea, ordurako adostu ez badute, enpresak askatasun osoa dauka estatuko hitzarmena aplikatzeko, lan baldintza askoz kaxkarragoekin.
Ioritz Iglesias ELA sindikatuko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean. Enpresako egoera azaldu digu, PPren lan erreformak izandako eragina azalduz. Greba mugagaberako arrazoiak azaldu dizkigu, eta jarraipen zabala izan duela kontatu digu. Negoziazioez, deslokalizazio mehatxuez, lan erreformaz eta hitzarmenez aritu gara, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ioritz Iglesias (ELA): "Txip aldaketa bat dago, beldurra galdu zaio borrokatzeari, beldurra galdu zaie kapitalismoak ematen dituen mehatxuei"00:26:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!