Injustiziaren salaketa, kuartel atariraino
Guardia Zibilak Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola atxilotu ostean, Auzitegi Nazionalak Altsasuko lau gazteak espetxeratzeko agindu du, ihes egiteko arriskua argudiatuta. Hori dela eta, Euskal Herrian osoan zehar mobilizazioak egon dira, Araban ere bai.
Laudion, adibidez, ostiralean publiko egin zen sententzia salatzeko burrunbada deituta zegoen eta hau mantendu dute herritarrek. Are gehiago, Guardia Zibilaren kuartel atariraino eraman dute zarata.
Injustiziaren salaketa, kuartel atariraino https://t.co/KotMunZSsN pic.twitter.com/ubi5gJ22Fd
— Hala Bedi (@halabedi) June 6, 2018
Artziniegan ere elkarretaratzea egin zuten arratsaldean Altsasukoak Aske! Muntai polizialik ez! lemapean. Datozen egunetan, herrialdeko beste zenbait lekutan elkarretaratzeak eta manifestazioak espero dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!