Iñigo (Sastraka Gaztetxea): “Gaztetxeak beti gaude arriskuan”
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek Gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Sastraka Gaztetxeko kidea den Iñigo izan dugu Hizpidean prozesu guzti honen xehetasunak emateko. Arrisku egoera hau, nola bizi izan duten, nola ulertu eta beste gaztetxeek bizi duten egoerari buruz hitz egin dugu. Txirbilenea Sestaoko Gaztetxearen egoera salatu du batez ere Iñigok, baita haiei babesa eman ere.
Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!