Infernu bilakatuko dute Gasteiz hiriko Gune Autogestionatuek otsailaren 22an
Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatuko dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta "kapitalaren hiria" infernu bilakatuko dute otsailaren 22an.
Inauterien atarian, bat egin dute Gasteizko proiektu autogestionatuek. Gasteizko Gaztetxea, Talka, Errekaleor, Sumendi espazioa eta Auzolana Pilotalekua elkarrekin mozorratuko dira otsailaren 22an, “negu gorrian, autogestioaren deabru” direla aldarrikatzeko.
Deabruz mozorrotuko dira, hain zuzen, bost guneetako kideak eta beraiekin batera ekimenean parte hartu nahi duen orok.
Gasteizen ” jaun eta jabe” den kapitalari aurre egin nahi diote dinamika berri honekin, “Negu gorrian izoztera kondenatuta” dauden kale, auzo eta milaka herritar “berotzeko”. “Berotasunaren monopolioarekin hausteko prest, beste behin ere kaleak astintzeko hautua egin, eta negu gorria gure egiteko batuko gara Gasteizko Gune Autogestionatuak” azaldu dute zabaldu duten oharrean.
🔱Otsailaren 22an🔱
Kapitalaren hiria 🤵👮🚓
infernu bilakatuko dugu 💥👹😈
👇👇👇👇👇👇👇👇👇👇 pic.twitter.com/WDf41d34Vc
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) February 3, 2020
Ez da Gasteizko Gune Autogestionatuak inauterien testuinguruan elkartzen diren lehenengo aldia, 2016ean “Okalauasa” dinamika jarri zuten martxan. Tribu indigenak hartu zituzten orduan gaitzat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!