Iñaki Viñaspre da txapeldun berria
Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre sailkatu dira buruz-burukora baina Abetxukukuak jantzi du txapela.
Iñaki Viñaspre Abetxukukoa da, 1984an jaioa. 2004tik edizio guztietan finalista izan da. 2017eko edizioan bosgarrena geratu zen baina 2019ko edizioan iritsi da garaipena. Txapela jantzi du ia-ia bete den Printzipal Antzokian.
Finaleko puntuaketa:
- Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu
- Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu
- Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu
- Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu
- Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu
- Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu
Azken agurra Iratxe Yañez eta Ekaitz Samaniego Gasteizko preso politikoei eskaini die Viñasprek, besteak beste:
Iñaki Viñaspre Arabako txapeldunaren agurra zorionak #hitzajolas @euskadi_irratia @Bertsozale pic.twitter.com/eU0wDlMnz2
— Xabier Sukia (@XabierSukia) March 30, 2019
Kartzelako lanean, Iñaki Viñaspre. "Zure familiako ohiturarekin apurtzea erabaki duzu". #abtx19 @berria pic.twitter.com/uOR8qu3gaZ
— Ane Zuazubiskar (@AneZuazubiskar) March 30, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!