Iñaki eta Eneko (GKS): “Gazte soziologia pixkanaka iraultza prozesura batzea da gure helburua”
Gazte Sozialiston Topagunea ospatuko dute Azpeitian, ekainaren 12tik 16ra bitartean, Ikasle Abertzaleak antolakundearekin elkarlanean.
Otsailean aurkeztu zen GKS, Gazte Koordinadora Sozialista, Gasteizko Auzolana Pilotalekuan. Bi kiderekin hitz egiteko aukera izan dugu Hizpidean, GKSk irratirako emandako lehen elkarrizketan.
Lehen elkarrizketa izanik, antolakundearen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu. Nondik sortzen den, zergatik den Gazte Koordinadora Sozialista, antolakundearen helburuak, gazte prespektibaz egiten duten irakurketa…
GKSk Euskal Herriko eszenatoki politikoan egingo duen ekarpena ikusteko dagoela diote, hilabete gutxiko bizitza baitauka oraindik eragile honek. Klase ikuspegia txertatzeko beharra azpimarratu dute, eta Euskal Estatu Sozialista eratzeko bidean pausoak emateko asmoa erakutsi dute.
Ikasle Abertzaleak antolakundearekin Gazte Sozialiston Topaguena ospatuko dute Azpeitian, ekainaren 12tik 16ra bitartean, eta ekimen honen nondik norakoak ere eman dituzte. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki eta Eneko (GKS): "Gazte soziologia pixkanaka iraultza prozesura batzea da gure helburua"00:18:32
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!