Iñaki Artola (Baiko): “Ez da guk profesionaletan pasako ditugun 5-6 urteetako kontua, hurrengoentzako zeozer egiteak merezi du”
Baiko enpresako pelotariek lehen asteburua eman dute greban.
Gutxieneko lan baldintzak, gardentasuna eta errespetua eskatuz, grebara jo dute Baiko enpresako pelotari gehienek. Orain arteko negoziaketek ez dute fruiturik eman, eta 12 eguneko greba abiatu zuten joan den ostiralean, asteburuko partiduak jokatzeari uko eginez.
Iñaki Artola pelotaria izan dugu gaur Hizpidean, lan gatazkari buruz gehiago hitz egiteko. Arazoaren bilakaeraz, greba eskubideaz, enpresen jokabideaz eta beste hainbat konturi buruz aritu gara.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki Artola (Baiko): "Ez da guk profesionaletan pasako ditugun 5-6 urteetako kontua, hurrengoentzako zeozer egiteak merezi du"00:31:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!