Iñaki Abadek eta Aratz Urrizolak Altsasura bueltatzeko aukera izango dute, hirugarren gradua behin lortuta
Zaballako espetxean daude preso Iñaki Abad eta Aratz Urrizola, Altsasuko gazteak. Altsasuko Gurasoek zabaldu duten informazioaren arabera hirugarren gradua eman diete bi gazteei eta litekeena da hurrengo egunetan espetxetik ateratzeko aukera izatea.
Bart gauean zabaldu zuten albistea Altsasuko Gurasoek, espetxean dauden zazpi gaztetatik biri hirugarren gradua eman diete eta hurrengo egunetan Altsasura bueltatzeko aukera izango dute. Iñaki Abad eta Aratz Urrizola dira hirugarren gradura pasa dituzten bi gazteak, espetxeratutako Altsasuko gazteetatik kondena baxuenak dituztenak dira.
Hirugarren gradua behin lortuta, irteera baimen bat eskuratu dezakete laster baina oraindik ez da konfirmatu hori noiz gerta daitekeen. Altsasuko Gurasoek egunean zehar eskainiko dute informazio gehiago albistea konfirmatzeko.
Las informaciones que hemos recibido hasta el momento apuntan a que dos de nuestros hijos, Iñaki y Aratz, obtendrán un permiso próximamente. Recopilaremos más datos para poder ofrecer más información y confirmar la noticia.
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) December 17, 2019
Auzitegi Gorenak iragan urrian berretsi zituen Altsasuko gazteen kondenak. Iñaki Abadek lau urte eta bi hilabeteko espetxealdiara dago zigortua, Aratz Urrizolari, aldiz, hiru urte eta sei hilabeteko kondena ezarri zioten. Abadek eta Urrizolak bi urte daramate preso dagoeneko, 2018ko irailetik Zaballako espetxean, Estatuko beste epsetxe batzuetatik leku aldatuak izan ostean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!