Igor Uriarte, kalean
Martxoaren 23an, behin Frantziako espetxealdia amaituta, Madrilera eraman dute “Txopo”, epailearen aurrean deklaratzeko.
Ostiralean iritsi da Igor Uriarte gasteiztarra Madrilera, sei urte Frantzian espetxeratuta egon ostean. 17:00ak aldera, epailearen aurrean deklaratu du eta, honek, Uriarte aske uzteko erabakia hartu du.
Igor Uriarte gasteiztarrak, “Txopo”k, martxoaren 23an amaitu du Frantziako espetxealdia. Irailean epaitu zuten Uriarte, beste bost lagunekin batera, tartean, Raul Aduna gasteiztarra. Guztira, sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten; Adunari, aldiz, zazpi urte.
Hala ere, espetxetik ateratzerakoan, euroagindu bat zuen pendiente Uriartek, Ekin-en aurkako polizia operazio batengatik. Kausa honen epaiketara ez zen aurkeztu.
Uriarte 2013an atxilotu zuten Frantziako indar polizialek, beste bost kideekin. Epaiketa eta sententzia salatzeko, mobilizazio ezberdinak egin zituzten ikasturte hasieran Gasteizen.
Judimendi auzoan, lehenengo harrera egin diote etxera iritsi bezain laster.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!