Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza salatu dute Kanpezun
Elkarretaratzea egin zuten atzo Kanpezuko plazan iragan ostiralean Martuteneko bere ziegan hilik aurkitutako Igor Gonzalez Sola Euskal presoaren heriotza salatzeko. Herriko presoa den Unai López de Okarizen egoera ere ekarri zuten gogora.
Lagun ugari elkartu ziren atzo Kanpezuko plazan, “Espetxean hiltzen du!” lemapean, Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza salatzeko egin zuten elkarretaratzean. Iragan ostiralean Martuteneko bere ziegan hilik aurkitu zuten Igor Gonzalez Sola preso politiko bilbotarra. Asteburuan Euskal Herri osotik zabaldu dira preso politikoaren heriotza salatzeko mobilizazioak, baita Araban ere: Amurrion larunbatean egin zuten elkarretaratzea.
Atzo Kanpezun burututako mobilizazioan Unai López de Okariz “Dimitri” herriko euskal preso politikoaren egoera ere ekarri zuten gogora. Igor Gonzalezen modura kondenaren hiru laurdenak beteak ditu “Dimitrik”. Preso politiko arabarrak 19 urte daramatza espetxean, egun Darocako kartzelan, bakarrik, inongo kiderik gabe azken urte luzean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!