Idoia Ramirez de Okariz (Oinherri): “Haurrak etorkizuna izateaz gain, oraina ere badira”
Oinherri egitasmoak "Gora Haurtzaroa" ekimena burutuko du igande honetan, eguerdiko 12:00etan.
Datorren igandean, apirilaren 26an, eguerdiko 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egiteko deialdia luzatu du Oinherri egitasmoak. Honen inguruan gehiago jakiteko, bertako kidea den Idoia Ramirez de Okariz Kortabarriarekin mintzatu gara.
Oinherriren inguruan mintzatu da, burutzen dituzten lan desberdinak azalduz eta datorren igandean eginen den “Gora Haurtzaroa” ekimena azaldu digu, baita sortu duten manifestuaz ere. Azkenik horietara batzeko deialdia luzatu die entzule guztiei.
-
Hizpidea: Idoia Ramirez de Okariz (Oinherri): "Haurrak etorkizuna izateaz gain, oraina ere badira"00:09:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!