Hodei eta Rafa (SUmendi): “Auzoaren harrera ona izan da; ateak irekita ditugu”
Ekainaren 23ko San Juan gauan barrura sartu ziren arren, azaroaren 28an ireki zituen ateak Judimendiko Gazte Espazioak (Benito Ginea kalean, Gasteizen). Auzo batzarrak burutu dituzte auzokide guztiekin, asanblada orokorrak, eta ostiralean bertan iragarri zuten auzolana bost egunez luzatu da. “Beharrezko” espazio bat dela aldarrikatu dute gazteek. Nondik norako hauetaz hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.
Astelehenean, gainera, Ertzaintzaren bisita izan zuten auzoan, apenas eraginik gabe. Ez da lehenengo aldia Gazte Espazio bat Judimendin irekitzen dela; orain dela urte batzuk ere saiakera egon zen, nahiz eta denbora gutxi iraun honek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!