Hizpidea | Martxoak 8 saio berezia
Emakume langilearen nazioarteko egun honetan, saio berezia egin dugu azken urte honetan zehar Hizpidean izan ditugun hainbat emakumeren ahotsekin. Denboraldi honetan zehar Hizpidean entzun ditugun zeinbait abestirekin tartekatutako ahotsak dira, oinarrian, Arantzazu Calleja eta Maite Arrotajauregik Irati pelikularako sortu duten soinu bandaren doinuak entzun daitezkeelarik.
Saio berezi honetan ahotsa eta musika Leire Llano, Iratxo, Irati Mujika, Marta Barba, Oihana Llorente, Mice, Arantza Gutierrez, Uxue Urzelai, Gema Lasarte, Anari, Yolanda Mazkiaran, Ane Escondrillas, Haize, Hilar, Ixabel Alkain, Keike, Ana Tere Diaz, Aroa Arrizubieta, Naiara Bernal, Ainhoa Etxaide, Itxaso Viñe, Liher, Jule Goikoetxea, Ginger, Alazne Beltran de Lubiano, Alejandra Codesal, Cris eta Izarok jarri dute.
Hizpidearen denboraldi honetan partaide diren emakumeak* Leire Llano, Larraitz Fagundez, Jone Arruabarrena, Ainhoa Alberdi, Ana Galarraga, Iratxe Alvarez, Aitziber Perez de Karkamo, Marta Barba, Arantza Gutierrez, Ainhoa Pardina, Lorea Agirre, Oihana Iguaran, Ainhoa Etxaide, Gema Lasarte, Haize, Hilar, Ania, Jaione Agirre, Alaitz Amundarain, Lourdes Uribarri, Naiara Bernal, Ana Tere Diaz, Itxaso Viñe eta informatika lanetan aritzen den Ilargi dira.
Atzoko, gaurko eta betiko emakume borrokalariengatik, gora borroka feminista!
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!