Hirugarren singlea kaleratu du Benizzek, Ruper Ordorikaren kolaborazioarekin
Benizze artista Gasteiztarrak hirugarren singlea atera du, Ruper Ordorikarekin elkarlanean oraingoan. Joan den martxoan, Beñat Goitiak Benizze proiektua aurkeztu zuenean, aurreratu zuen jada hiru kolaborazio aurkeztuko dituela: «Euskal Herriko bi erreferente nagusiak eta egun xarmarik handiena duen euskal taldea». Horietako bat da Ruper Ordorikaren kolaborazioa duen hau, Mamuak eta izozkiak.
Pozik agertu da Benizze egindako lanarekin: “Musikari bakoitzak amets eta helburu batzuk ditu, eta kolaborazio honekin garrantzitsuenetako bat bete dut. Eta bai, ni izan naiz Ruperri autotune geruzatxo bat jarri dion lehenengoa”.
Bazatoz aurkezpen kantuaren eta Zilarrezko bala-ren gordintasunaren ostean, pop ukituekin datorren abestia da azken hau: “90. hamarkadara garamatza, dena ondo zihoan hamarkadara, eguzkia eta oporrak nagusi ziren hamarkadara. Baina oparotasun faltsu horren mozorroa erori denean eta nagusi egin garenean, errealitateaz ohartu gara. Dagoeneko betiko lagunak ez daude beti bezain hurbil. Denborak bereizi gaituenean, faltan zaitut nire aldamenean”.
Gainontzeko guztaik bezala, euskaraz idatzitako kantua da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!