Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen asteburuan genero-indarkeriagatik
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen asteburuan genero-indarkeriako delituak egotzita. Igandean 52 eta 37 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten. Lehenengoa Pilar auzoan atxilotu zuten emazteak jarritako salaketarekin lotuta, eta bigarrena San Martinen. Larunbatean 32 urteko gizon bat atxilotu zuten Lakua-Arriagan, kalean bikotekideari eraso egin ziolako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!