Hezkuntza publikoko lan-baldintzak hobetzeko grebak iragarri dituzte
STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek hezkuntza publikoaren aldeko mobilizazio eta greba egunak aurkeztu dituzte gaurko prentsaurrekoan. Sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ez dituela negoziazio errealak sustatzen eta hezkuntza publikoaren langileen lan-baldintzak hobetzeari uko egiten diola.
Azken urteotan, irakasleen, haurreskoletako langileen eta sukaldari zein garbitzaileen lan-hitzarmenak berritu gabe daude, 2010 eta 2009 urtetatik, hurrenez hurren. Sindikatuen arabera, “15 urteko atzerapena nahikoa da”. Hezkuntza publikora bideratutako inbertsioak handitzea eta negoziazioak edukiz betetzea eskatzen dute.
Greba egunak hauek izango dira:
- Irakasleak: Urtarrilak 22-23 eta otsailak 26-27.
- Haurreskoletako langileak: Urtarrilak 28-29 eta otsailak 12-13.
- Sukalde eta garbiketako langileak: Urtarrilak 30-31 eta otsailak 19-20.
Hitzarmen kolektiboak berritzea eta lan-baldintzen hobekuntza exijitzeko, zazpi aldarrikapen nagusi mahaigaineratu dituzte:
- Lan-zamak arintzea.
- Plantillen gazteberritze plana.
- Erosahalmena berreskuratzea.
- Enplegu publikoa egonkortzea eta bermatzea.
- Ordezkoen lan-baldintzak hobetzea.
- Lizentzia eta baimenak hobetzea.
- Lan-osasuna, berdintasuna eta euskara sustatuko dituzten planak garatzea.
Sindikatuen esanetan, mobilizazioekin jarraitzea “langileen eskubideak bermatzeko eta hezkuntza publikoaren etorkizuna sendotzeko ezinbesteko tresna” da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!