Hezkuntza legea “langileekin eraikitzeko” eskatu dute sindikatuek Legebiltzar aurrean
Hezkuntza Akordioaren emendakinak bozkatuko diren egunean, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Legebiltzak aurrean bildu dira, akordioarekin desadostasunak azaltzeko. Datorren ostiralerako deitutako hezkuntzako grebarako deialdia ere plazaratu dute.
ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Legebiltzar aurrean bildu dira gaur, ostirala, Hezkuntza Akordioaren zirriborroaren gaineko emendakinak bozkatzen diren egunean. Hezkuntza Akordioaren zirriborroarekiko desadostasunak azaldu nahi dute, prozesuan eragin eta aldarrikapenak plazaratu. Sindikatuen arabera, Hezkuntza Legea langileekin batera eraiki behar da.
Horretarako beharrezkoa da langileen aldarrikapenak jaso ditzala legeak. Besteak beste, honakoa eskatzen diote Hezkuntza Legeari: publikoa izan dadila ardatza, behar adina inbertsio eta baliabide berma ditzala, segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatu dezala, euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jarri ditzala, langileen baldintza duinak berma ditzala, eta merkatuen interesen gidaritza baztertu dadila.
Hezkuntza greba martxoaren 25ean
Dei egin dute, gainera, martxoaren 25erako deitutako grebara batu batzeko sare publiko eta itunduko langileak, hezkuntza premia bereziko hezitzaileak, 0 eta 3 urte bitarteko haur hezitzaileak, jangeletako sukaldari eta garbitzaileak, eta irakasleak; guztiek ere “hezkuntzaren etorkizunean zeresanik badutelako”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!