Orduz Ordukoa | Herrialde Katalanekin elkartasuna Araban
Iraila hasieratik ekimen ugari egiten ari dira Araban Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko. Anna Gabriel, Ernai, ANC, AsCATasunera… Egunez egun ateratzen diren irudi, bideoak eta albisteak bilduko ditugu hemen.
Azaroak 3 | Ostegunean kazerolada egin zuten Gasteizko erdialdean Kataluniako gobernuko kideen atxiloketak salatzeko. Azaroaren 3an, ostiralean, elkarretaratzea egin zuten Andra Maria Zuriaren plazan.
Kazerolada:
Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan kazerolada. #PresosPoliticsLlibertat #Elkartasuna pic.twitter.com/D7vtVy5Rl6
— MuyBastxs (@muybastos) November 2, 2017
Urriak 17 | Gure Esku Dagok elkarretaratzeak egin ditu Euskal Herriko txoko guztietan. Gainera, akzeroladak egin zituzten behin ere.
Gasteizko elkarretaratzearen irudiak:
Aiaraldean ere (Arg: aiaraldea.eus):
Urriak 12 | Manifestazio zaratatsua egin dute Gasteizen, “78ko erregimena” hausteko eta demokraziaren eta Kataluniaren alde. Jai egun arrotza izanik, ehunka lagun bildu dira Gasteizko erdialdean Kataluniako herriari babesa adierazteko.
Manifestazioan zehar, zarata izan da nagusi eta geldialdiak egin dituz Gobernu Militarrean eta Gobernu Ordezkaritzan.
Urriak 3 | Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dute goizeanGasteizko Udaletxean, Herrialde Katalanak babesteko. Gasteizko Kanpusean ere manifestazioa egin dute eguerdian. Arratsaldean, aldiz, sindikatuek manifestazioa egin dute eta milaka lagunek babestu dute deialdia.
22:00etan kazeroladak antolatu dituzte. Auzoz-auzo antolatzen hasi dira, batera ateratzeko kazeroladekin eta erantzun handia izan du. Hala Bediko twitterrean auzoetako kazeroladen bideoak bildu ditugu txio segida honetan:
Hasi dira kazeroladak auzoz-auzo Gasteizen. Irudietan Txagorritxuhttps://t.co/WHPovHwBMJ pic.twitter.com/xQrUWfau9g
— Hala Bedi (@halabedi) October 3, 2017
Urriak 2 | Urriaren 3an, Katalunian greba orokorra duten bitartean, Euskal Herriko gehiengo sindikala kalera aterako da eta herritarrak mobilizatzeko deia egin dute.
11:00etan, Udaletxe guztietan, elkarretaratzeak egingo dituzte. Gainera, Gasteizen, 19:00etan manifestazioa deitu dute, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta.
Igandean arrakasta handia izan zuen kazeroladak baina urriaren 3rako deia zabaldu dute sare sozialen bitartez: 22:00etan, Arabako balkoi eta lehio guztietan kazeroladak. Judimendin 22:00etan gertau dira Sefarad plazan eta Txagorritxun, 21:45tan Laberinto tabernan. Horretaz gain, Ernai Gazte Antolakundeak manifestazioa egingo du urriaren 3an, 12:00etan Gasteizko kanpusetik abiatuta.
Irailak 28 | Arabako gazteen indar erakustaldia, “Baimenik ez aske izateko” lelopean Ernaik deitutako Borroka Egunean.
Horrez gain, gehiengo sindikalak ere elkarretaratzea egin du goizean Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. Gaur jakin dugu gainera Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu duela igandean, 13:00etan Gasteizko udaletxearen aurrean.
Irailak 27 | 28ko Borroka Egunaren harira, ikastetxeetan dauden eskaeren berri izan du Hala Bedik. Guztira, 21 ikastetxe edo insitutuetan egon daitezke bihar paroak. Aiaraldeari dagokionez, Amurrioko Zaraobe eta Laudioko ikastola eta institutuan paroak eskatu dituzte. Zuiako BHIn eta Lautadako Aniturrin ere berdina eskatu dute.
Gasteizen, aldiz, eragin zuzena izan dezake Borroka Egunak ikastetxe ezberdinetan: Lakuabizkarran, Unamunon, Mendebaldean, Armentian, Koldo Mitxelenan, Ekialde 2-n, Los Herranen, Olabiden, Mendizabalan, Arkauten, Frantzisko Vitorian, Molinuevon eta Mendizabalan paro eskaerak daude. Ikasbidean, Jesus Obreron eta Gamarran ere hauek erregistratzen saiatuko dira.
Borroka Eguneko planari dagokionez, goizean goizetik hasiko dira ekimenak. Aurkezpen ezberdinak eta propaganda banaketa egongo dira Gasteizko Kanpusean, manifestazio nagusiarekin bat egingo duten bi zutabeen aurretik: 12:00etan Aulariotik eta 12:15etan Gaztetxetik zutabeak egongo dira, 12:30etako mobilizazio nagusiarekin bat egiteko. Arratsaldean, berriz, 20:00etan, “Autonomismoaren Aurkako Martxa” egingo dute.
Irailak 25 | Osteguneko Borroka Eguna hurbildu ahala, gero eta detaile gehiago eman ditu jakitera Ernaik. Zutabeak antolatu dituzte manifestazio nagusiarekin bat egiteko. Bat, Gaztetxetik aterako da; hori baino lehen, Gasteizko kanpuseko aulariotik beste bat.
Irailak 24 | Gasteizen ez ezik, Aiaraldean ere “Mambo” nahi du Ernaik. PPren egoitzan estelada bat margotu dute, erreferendumeko bozkaketa paper handi bat bertan jartzeaz gain. Modu honetan, irailaren 28ko Borroka Egunerako deia egin dute.
Oraingoan, Correosi “Urna, grande y libre”. Correos enpresak bere langileak mehatxatu zituen: urriaren 1eko informazioa bidaltzeko trabak jarri dizkiete langileei. Ernai Gazte Antolakundeak hau salatu nahi izan du, eta sarera igotako bideo batean ikus daitekeenez, tren geltokian eta Gasteizko Correosen hau salatu dute, katalanek bozkatzeko duten eskubidea defendatuz.
Irailak 22 | Eguneko beste bi irudi. Aramaion, elkarretaratzea egin dute Herrialde katalank babesteko. Gasteizko Judimendi auzoan, aldiz, “debekatu nahi dituzten hautestontziak” jarri dituzte auzoan.
Amurrion, Laudion eta Agurainen ere elkarretaratzeak egin dituzte: ikasleek hartu dute irailaren 22ko goizeko protagonismoa. Horretaz gain, aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, urriaren 1ean Kataluniara joateko autobusa antolatu dute.
Gazte talde batek -20 inguru- Gorbeia kalea zeharkatu zuen ostegun gauean, poteo orduan. Bertan zeudenei eskuorriak banatzeaz gain, giro alaian kartelak jarri zituzten eta irailaren 28ko Borroka Egunerako deia egin. Aipatzekoa da ere, Gasteizko Udalak Guardia Zibilaren erregistroen aurkako adierazpen bat onartu duela -PPk eta PSEk aurka bozkatu dute-.
ELA, LAB, ESK, Steeilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute Gobernu Ordezkaritzen aurrean. Gasteizen, 12:00etan izango da. Egun horretarako Borroka Eguna deitu du Ernai Gazte Antolakundeak.
Irailak 21 | Gasteizko Kanpusean elkarretaratzea egin dute ostegun goizean, Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta.
Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu irailaren 21ean Murgian, Goberialdean.
Ikasleak ere kalera aterako dira hurrengo egunetan. Gaur bertan, elkarretaratzea egingo dute Elurretan, Gasteizko kanpusean. Irailaren 22an, ostiralean, elkarretaratzeak egingo dituzte Aiaraldeako ikastetxeetan.
Irailak 20 | Mila lagun baino gehiago batu dira Gasteizen. Ikur eta aldarrikapen ezberdinak ikusi dira, Herrialde Katalanekin elkartasunean eta demokraziaren aldeko mezuekin.
Gasteizen ez ezik, Arabako herri ezberdinetan ere elkarretaratzeak egin dituzte. Irudietan, Laudioko, Oiongo, Amurrioko, Aguraingo, Artziniegako eta Murgiako elkarretaratzeak.
Elkarretaratzeak deitu dituzte udaletxeen aurrean irailaren 20ko (asteazkena) arratsaldean. 20:00etan izango da elkarretaratzea, Andra Maria Zuriaren enparantzan “Katalunarekin bat! Demokraziarekin bat!” lemapean. Laudion, Amurrion, Murgian, Oionen eta Kanpezun ere elkarretaratzeak egingo dituzte.
Lautadan ere datorren egunetan ekimen ezberdinak antolatu dituzte gazte eta ikasle esparruetan. Gazteek, irailaren 22an musikalejira egingo dute Santa Mariatik; egun berean, goizean, ikasleek asanblada eta elkarretaratzea egingo dute. Irailaren 28rako paroak iragarri dituzte, Gasteizko mobilizazioarekin bat egiteko.
Irailak 19 | “Urna, grande y libre”. Ernaik publikatu duen bideoa ikus daitekeenez, Gasteizko Sansomendi auzoko Guardia Zibilaren kuartelean “Urna, grande y libre” margoketa egin dute, “¿Dónde están las papeletas?” izenburua daukan bideoan.
Irailak 18 | Ernai Gazte Antolakundeak irailaren 28rako Borroka Eguna deitu du. 12:30etan manifestazioa egingo dute, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Ernai Gasteizek sare sozialetan zabaldu duen bideoan ikus daitekeenez, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute margoketa eta bestelako ekimenen bitartez.
Irailak 15 | Anna Gabrielen hitzaldia eten zuen Udaltzaingoak. Bildutakoek, aldiz, bozkatzeko eskuorriekin erantzun zioten Udaltzaingoari, Gasteizko Udalari, Gobernu Delegaritzari eta Javier De Andresi.
- Lehenengo bideoan, Anna Gabriel hitzartzea Udaltzaingoa sartzen denean.
- Bigarrenean, hitzaldia osorik: “ilegala” zen hitzaldi/elkarrizketa.
Irailak 11 | Herrialde Katalanekin elkartasun elkarretaratzea egin zuten irailaren 11n, Diada egunean, AsCATasunera-k deituta.
Irailak 9 | ANC Euskal Herriak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten Gasteizen. “Kataluniarekin Diadan eta erreferendumean” izan zen leloa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!